Gurekin betirako, Mitxel!

Mitxel Badiolaren bat-bateko heriotzak samin handia eragin du Urolaren familia osatzen dugun guztion artean. Gaur egun Realeko haur eta gazte mailako koordinatzaile zenak ibilbide luze eta oparoa osatu zuen gure klubean. Hirugarren Mailara igo zen taldeko jokalari izan zen, eta Urolaren historiako goleatzailerik handiena. Entrenatzaile eta koordinatzaile lanak ere egin zituen, eta edozein aukera aprobetxatzen zuen Argixaora, etxera, etortzeko. Gizon apala zen, langilea eta futbola zainetan zeramana. Eman zigun guztiagatik eskertuta, betirako izango zara gurekin, Mitxel!

           

Babesleak