Urolak aitortza egin dio Juan Nuñezi 300 partiden langa gainditu duelako

Urola Kirol Elkarteak Juan Nuñez jokalariari aitortza egin dio Ohorezko Mailan 300 partiden langa gainditu duelako. 38 urteko azpeitiarrak 13. denboraldia du Urolan eta erdilari bezala jokatzen du. Umetan hasi zen futbolean, 8-10 urterekin, bere herriko taldean, Lagun Onak. Horrez gain, Realean eta Aretxabaleta K.E. UDA taldean ere jokatutakoa da. Urolarekin 300 partidetara iristea ohore handia dela adierazi du eta oso pozik jaso zuen urtarrilaren 15ean, Argixaon, zuzendaritzak eta taldekideek egindako omenaldia.

Aurreko denboraldian, Juanen bi taldekide iritsi ziren 300 partidetara: Ander Badiola eta Asier Martin. Aurrez, Urolaren historian, beste hiru jokalarik ondu dute marka hori: Matias Sanchez, Iñaki Ibarzabal eta Iñaki Aranzadi.

Bostak Argixao futbol zelaira hurbildu ziren Urola vs Bergara partidaren atsedenaldian Juani egindako omenaldian parte hartzera. Taldekide, zaletu eta klubeko zuzendaritzako kideen babesa ere jaso zuen gazteak.

Babesle nagusiak