Musti Torneorako entrenamenduak hasi dira.

Goiherriko Hitza-Zumarraga.- Urola Kirol Elkarteak taldeko jokalari eta entrenatzaile izan zen Musti Mujikaren omenez urtero antolatzen duen beteranoentzako torneoa ekainaren 21ean jokatuko da aurten. Parte hartzeko entrenamenduak datorren asteartean, maiatzaren 6an, hasiko dira. Saioak 19:30ean izango dira, eta asteartero egingo dira txapelketa hasi bitartean. Ekainaren 21ean Reala, Alaves, Osasuna, Tolosa eta Eibar taldeak, Urolaz gain, ariko dira Argixaoko zelaian jokoan. Partidak zazpi jokalaridun modalitatean (7ko futbola deituan) jokatuko dira.

Babesle nagusiak