Urolak ezin izan du lidertza lortu Amaikak Baten aurka

Urolaren lehen taldeak ezin izan du lehen itzulia Amaikak Bat taldeari lidertza kenduta bukatu, 0 eta 1 galdu baitzuen larunbateko partidan. Momentu honetan laugarrena da sailkapenean, 27 punturekin, Amaikak Baten, Antzuolaren eta Oiartzunen atzetik.
Partidan zehar lehia gogorra ikusi zen. Debatarrak lehen laurdenean zelaian ondo kokatu ziren, baina gol aukera garbirik sortu gabe. Urolatarrek partida menperatzen hasi zirenean jokalari bat gutxiagorekin gelditu ziren: Oskar Zufiarrek bigarren txartel horia ikusi zuen eta 30. minutuan kaleratuta gelditu zen, Urola taldearen jokuan eragina izan zelarik.
Larunbatean Intxurre hartuko du Argixaon bigarren itzuliari hasiera emateko. Jubenilek eta kadeteek berdindu egin zuten bakoitzaren norgehiagokan, eta emakumezkoen taldeak ez du oraindik kopa txapelketa hasi. Bestalde, asteartean jarri da martxan Urolako Futbol Eskola, eta horretarako kirol arroparekin deitu dituzte izena eman dutenak. Bertan 65 gaztek hartuko dute parte, eta Igor Caballero izango da arduraduna. Eskolan astean behin entrenatuko dute, hiru taldetan banatuta.

Babesle nagusiak