Oiartzunek hautsi du Urolaren garaipen erritmoa.

GOIHERRIKO HITZA.- Urolak bat eta zero galdu du Oiartzunen lehen errejionalean, azken asteetan garaipen borobilak Tartu eta gero. Baina sailkapenean hirugarren jarraitzen du. Partida zaila zen, aurkaria talde gogorra zen eta Urolako jokalari batzuk bajan zeunden. Lehen zatian etxekoek partida menperatu zuten. Ordu erdirako bere gola gauzatu zuten, zorte pixka batekin. Bigarren zatiko ordu laurdenerako Jon Plazaola kaleratuta gelditu zen bigarren txartel horia jaso ondoren. Hala ere, une horretatik aurrera Urolatarrek hobetu jolastu zuten. Ahal zuten guztia eman zuten puntaren bat lortzeko. Nahiz eta galdu, Urolako jokalarien jarrera pozik geratzeko izan zen. Berdinketa merezi zuten eta. Apirilak bost arte ez dago partida ofizialik.
Emakumezkoek, ordea 3-0 irabazi zuten Arizmendiren aurka, eta jubenilek ere 2-1 Hernaniren aurka.

Babesle nagusiak