Garaipen borobila lortu du Urolaren lehen taldeak.

GOIHERRIKOHITZA-Zumarraga.- Urolak 5 eta 0 irabazi zion Antzuolari larunbatean Argixaon, alde baten eta bestearen zaletu ugari bildu zituen partidan. Baja ugari izan arren, Zumarragakoek erraz gainditu zituzten ondoko herrikoak. Ekainek bi gol sartu zituen eta Igor Caballerok, Murugarrenek eta Juanek gainontzekoak. Emaitzak «adorea» eman dio taldeari, Aranzadi entrenatzailearen ustez. «Izan ere, partida horretan punturik lortu ez bagenu, lehen postuetatik aldentzeko pauso garrantzitsua emango genukeen». Horren lekuko sailkapena da, oso estu jarraitzen baitu. Urola laugarren da 1. Erregionaleko bigarren multzoan, aurretik Bergara eta atzetik Antzuola 37 punturekin berdinduta dituztela. Amaikak Bat 43rekin eta Roteta 40rekin dira goitik. Gainontzeko taldeei dagokienez, emakumezkoen emaitza ere 5 eta 0koa izan zen, baina Mondragon taldearen alde. Jubenilek ere galdu egin zuten, 0 eta 1, Oriokoren aurka.

Babesle nagusiak