Osasuna eta Martutene garaile, XXVII. Txugi Txapelketan

Inoizko parte hartzerik handienarekin eta giro ederrean ospatu zen joan den martxoaren 28an Txugi Txapelketaren 27. edizioa. 18 talde lehiatu ziren, 8 nesketan eta 10 mutiletan. Osasuna izan zen txapeldun nesken torneoan eta Lakua txapeldunorde. Mutiletan, berriz, Martutene garaitu zitzaion Realari. 

   

Txapelketaren lehen fasea amaituta, ohi denez, Iñaki Mendiluze gogora ekartzeko ekitaldia egin zuen Urola Kirol Elkarteak, haren familiak eta udal agintariek lagunduta. Txapelketan parte hartu zuten Urolako gaztetxoak izan zituzten alboan. 

Bestalde, une hunkigarria bizi izan zen sari banaketari ekin aurretik, Urolako zuzendaritzak Alberto Fernandezi omenaldia egin baitzion. Izan ere, azken aldiz egin zituen epaile lanak zumarragarrak Txugi txapelketan. 

   

Babesleak