Urola bana berdindu du Amara Berrirekin Donostin.

GOIHERRIKO HITZA.- Urolaren lehenengo futbol taldeak bana berdindu zuen etxetik kanpo Amara Berri taldearen aurka jokatutako partidan. Partida larunbatean Donostiko Martutene futbol zelaian jolastu zen. Berdinketaren ondoren sailkapeneko bostgarren postuan jarraitzen du. Donostin hasiera kaskarra izan zuten eta lehenengo minutuetan kontzentratu gabe aritu ziren. Horren ondorioz laister gola jaso zuten. Eskerrak partidaren lehen ordu erdian Ales Aristik berdinketa lortu zuen. Hortik aurrera bi gol aukera garbiak izan zituzten urolatarrek. Egia esanda, berdinketa lortu baino lehen donostiarrek markagailuaren aldea areagotzeko aukerak ere izan zituzten. Berez, berdinketa emaitzarik egokiena ikusi zuten denok.
Datorren larunbatean Argixaon Antzuolaren aurka derbi garrantsitzu bat jokatuko da. Bi taldeak sailkapenaren goikaldean daude hiru puntuko abaintalilarekin Antzuolarentzat. Azken partidetan Urolako taldea jokalariz juxtu dabil eta hiru jubenil igo dira lehen taldera.
Emakumezkoek, aldiz, bat eta hiru irabazi zuten Zestoaren aurka. Ez zen talde hori izan garaipena etxera ekarri ekarri zuen bakarra izan, jubenilek ere bi eta hiru irabazi baitzueten Beti Gazte taldearen aurka.

Babesle nagusiak