Lehen erregionaleko Urola futbol taldeak 5 eta 1 irabazi zuen larunbatean Martuteneren aurka. Etxean lortutako garaipen horren ostean berriro ere lider dira, Amaikak Bat taldearekin puntutara berdinduta. Datorren asteburuan Lazkaon jokatuko dute.
Partida hasi bezain pronto donostiarrak markagailuan aurreratu ziren. Hala ere, urolakoak ez ziren urduri jarri; eta bere jokua gauzatuz partida on bat osatu zuten. Horren islada markagailua da. Urolako golegileak hauexek izan ziren: Asier Martin (bi gol sartuz), Roberto Avila, Ales Aristi eta Xabi Ormazabal gol banarekin. Garaipen honekin une txarra alde batera utzi zuen (azken bi partidak galdu bait zituzten). Horrela jokalariak gehiago zentratuagoak ibiliko dira. Bost golak gutxi izan ziren partidaren zehar izandako gol aukerak kontutan hartzen baditugu.