Berdinketa Lazkaon Urola futbol taldearentzat

Urolaren lehen futbol taldeak bana berdindu zuen Lazkaoren aurka jokatutako partidan.
Azkenik, 1. Erregionaleko derbian, puntu banaketa gertatu zen Lazkaoko Arizti Haundi zelaian, Lazkaoren eta Urolaren artean (1-1). Etxekoak aurreratu ziren markagailuan, eta zumarragarrek bukaeran ziurtatu zuten puntua: bigarren zatiko hamabostgarren minutuan Ioritz Zufiriak golak sartu zuen aldeko falta bat aurkarien area barruan bakarrik errematatuz. Bi talde emaitzarekin pozik gelditu ziren.
Lehen zatian lazkaotarrek partidaren dominioa izan zuten. Horren islada atsedenaldirako markagailua: bat eta zero.
Bigarren zatian urolatarrek sorte gehiago izan zuten eta 15′ pasata berdindu zuten. Bien arteko lehia gogorra eta polita sortu zen. Partida amaitzeko sei minutu falta zelarik Urolakoek zutoinean baloia jo zuten, aukera oso ona partida irabazteko.

Babesleak