Urolak ezin izan du Bergara gainditu (2-1).

Goiherriko hitza-Zumarraga.- Urola futbol taldearen porrota mikatza izan da asteburuan. Bergaran 2 eta 1 galdu zuen, baina irabazteko aukera ere gertu izan zuen. Aurrekoan bezala, azken minutuetan galdu zuen. Emaitza honekin Urola taldea igotzeko ia aukerarik gabe gelditzen da, matematikoki izan arren. Liga bukatzeko lau partida falta dira, eta Urola taldea seigarren postuan sailkatuta dago: Amaikak Bat liderrarenganik hamaika puntutara eta bigarrena den Roteta taldetik bost puntuko aldea du. Gainera, sailkapenaren goikoaldean dauden taldeen kontrako “goalaverage” kontrakoa da ia guztiekin. Azken partidan lesioiak direla eta baja askorekin jolasten ari dira urolatarrak. Bergaran, hain zuzen ere, hiru jubenil zelaiaratu ziren. Epailearen lana ere aipatzekoa da negatiboki. Bergaraterren gola luzapenean ailegatu zen Urolako atezaina txartel gorriz kaleratu ondoren. Aipatutako jokaldi honen aurretik arbitroak ez zuen ikusi Bergaratarren eremuan Esnali egindako penalti garbi bat.

Babesle nagusiak