Azken egunetan, batez ere komunikabidetan, Urolan jolastu duten jokalarien berri pozgarriak ailagatzen ari zaizkigu. Urolako taldeetan nabarmentzen hasi zirenean goi mailako talde batzuetara joan ziren aukera hobeagoak bilatzeko asmoarekin. Emaitzak ikusitak arrazioa ematen die. Horrek esan nahi du Urola, Zumarraga eta Urretxu izenak futbol munduan entzuten ari dela. Honekin batera gure herriko futbola goruntz tiraka egiten du, azkenaldian tristurak pozak baino gehiago bait dauzkagu. Hona hemen izen batzuen gorabeherak:
DANI GARCIAk Errealeko gazte mailako taldearekin bere multzoko txapelduna lortu du, eta estatuko talderik nagusien kontra jolasteko aukera izango du.
OSCAR MARTINek Sestao River talde bizkaitarrarekin hamaika gol sartu ditu (bigarren B mailako hirugarren goleatzaile gipuzkoarra da); gainera garaipen golak sartzen ari da eta play off-en sartzeko aukera du.
ALBERTO ALEJANDRO Logroñes taldean aukera gutxi izan ondoren Jaen taldera joan da, eta erabakigarria izaten ari da, azken minutuetan garaipen golak sartzen bait ditu eta maila mantentzeari aukera gehiago ematen dio.
MIKEL BALENZIAGA Sanse taldean titular moduan dabil. Eibar taldera zedituta joateko zurrumurruak entzun ziren.
XABIER JORGE Sansen hasi arren, orain hirugarren mailako Beasain taldean utzita bezala aritzen da. Etorri zenetik sailkapenean goruntz doa jetsiera postuetatik alde egiten.