Cookie konfigurazioa
Baimenak pertsonalizatu

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, webgunean nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateen funtzionamendurako.

Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordeko dira, zure baimenarekin bakarrik.... 

Beti gaituta

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

XXVI. Txugi Txapelketa, apirilaren 6an

Ostegun Santu egunez (apirilak 6) Txugi Txapelketa jokatuko da Argixaon. Urola Kirol Elkarteak Iñaki Mendiluze Txugi-ren omenez antolatzen duen gaztetxoen torneoa indartsu itzuli zen iaz, pandemiaren ondorioz bi urtez etenda egon ostean. Hala, inoizko parte hartzerik handiena izan zuen, 256 gaztetxo, hain zuzen. Aurten egitura berdina izango du: zortzi neska talde eta zortzi mutil talde, lau multzotan banatuta.

Torneoaren aurkezpena gaur goizean egin da Zelai Arizti kultur-etxean. Bertan parte hartu dute Jotxin Iturbe Urolako lehendakariak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Ion Luqui Urretxuko alkateak.

Emakumezkoen torneoan 2009 eta 2010 urteetan jaiotako neskak (haur maila) lehiatuko dira, zortziko taldeetan (F8): batetik, D multzoan, Real Sociedad, Intxaurdi (Donostiako Intxaurrondo auzoa), Aloña Mendi (Oñati) eta Urola; bestetik, E multzoan, Dux Logroño, Elgoibar, Lakua (Gasteiz) eta Goierri Gorri taldeek neurtuko dituzte indarrak.  

Gizonezkoen txapelketako parte hartzaileak kimu mailakoak izango dira, hots, 2011n jaiotakoak: batetik, A multzoan, Real Sociedad, Eibar, Arnedo eta Arrasate izango ditugu; bestetik, B multzoan, Alaves, Aloña Mendi (Oñati), UDA (Aretxabaleta) eta Urola izango dira nor baino nor gehiago.

Txapelketaren lehen fasea 09:30ean hasiko da eta bigarrena 12:30ean. Ohitura denez, eguerdian, 12:25ean, Iñaki Mendiluzeren familiarekin batera, lore eskaintza egingo du klubak haren omenezko monolitoaren aurrean. 

Partidak beheko eta goiko zelaian (Argixao eta Luis Urdangarin) jokatuko dira eta guztiek 20 minutuko iraupena izango dute. Lehen fasean talde guztiek hiru neurketa jokatuko dituzte. Multzo bakoitzeko bi talde onenak Txapeldunen Ligara pasako dira eta hirugarren eta laugarren postuan sailkatzen direnek Kopa jokatuko dute. Batean zein bestean, finalerdia, ¾ posturako partida eta finala jokatuko dira. 

14:00etan jokatuko dira Kopako finalak eta 14:30ean Txapeldunen Ligako finalak. 15:00etan egingo da sari banaketa.