Zuzendaritza aldaketa

Joan den ostiralean (uztailak 24), Urola futbol taldearen ohiko batzarra egin zen Zelai Arizti aretoan. Bertan, urteko jardueraren laburpena egin zen, bai kirol arloari dagokionez, baita ekonomikoa ere. 2019-2020 ekinaldia berezia izan da, koronabirusaren ondorioz kirol jarduera guztiak etenda egon baitira martxotik, eta hurrengo denboraldia noiz eta zein baldintzatan hasiko den ere ezjakin dago.

Ondoren, ez ohiko batzarra egin zen, klubaren zuzendaritza berria aukeratzeko. Mikel Mesonerok gidatu duen lan-taldearen lau urteko agintaldia amaituta, talde berri batek hartu du haren lekukoa hurrengo lau urteetarako.

Zuzendaritza berrian aurreko taldeko hiru kidek jarraituko dute, Iñaki Aranzadik, Mari Jose Maniegak eta Angel Balbasek. Gainerako bederatzi kideak hauek dira: Jotxin Iturbe (klubeko presidente berria izango da), Mikel Igartua, Amaia Aranburu, Jon Etxeberria, Joseba Okariz, Estitxu Gomez, Ibon Izagirre, Anton Arratibel eta Rosa Garrido.

Babesle nagusiak