I. LUZURIAGA – HITZA – ZUMARRAGA – Urolak 2 eta 0 irabazi dio Ilintxari, eta Lehen Erregionaleko sailkapenean 2. jarri dira; legazpiarrak 13. daude.
Urolaren eta Ilintxaren arteko futbol derbian, zumarragarrek 2 eta 0 irabazi zuten larunbatean. Legazpiarrek beren atean sartutako gol batekin hautsi zen oreka. Lehen zatia bukatu aurretik bigarrena sartu zuen Urolak, Martinen jokaldian. Gainontzean, ez zen aparteko futbol mailarik ikusi, eta legazpiarrek Urolak baino joko txarragoa egin ez zuten arren, etxekoen eskuetan gelditu ziren hiru puntuak. Urolak bigarren postua berreskuratu du; Ilintxa 13.ean dago.
Urolatarrak pozik gelditu ziren. Urola taldeak ondo jolastu zuen. Legazpiarrek lehenengo minutuetan bi gol aukera garbiak sortu zituzten, baina ez zuten asmatu. Urolatarrek, aldiz, zortea bere aldetik izan zuten: lehenengo aukeran Ilintxako jokalari batek bere atean sartu zuen gola. Hortik aurrera, partida erreztu zen Urolakoentzat, eta Legazpiarrentzat malda goran.
Bigarren zatian joko gutxi ikusi zen Argixaon, eta bakarrik partida bukatzear zegoenean Ilintxakoek buru belarri aritu ziren markagailuaren aldea murrizteko. Legazpiarrak bere “racha” positiboa apurtuta ikusi zuten. Nahiz eta joko aldetik bi talde parekatsuak ibili, Urolako jokalariak bai aurrekaldean bai atzakaldean finago aritu ziren, zortearen laguntzarekin.
Datorren asteburuan atsedena izango da Lehen Erregionalean.