Urola eta Ilintxa aurrez aurre.

Urola Garaiko futbol derbia Argixaon. Bi lehendakariekin solasaldia.
Francisco Nuñez eta Pello Alzelai lehendakariekin eskuladeko futbolari buruzko gorabeherak ondorengo ekarpenak jaso ditugu:
1949 urtean jaio zen Ilintxa futbol taldea, eta Urola aldiz gazteago da 1971 urtean Portu bait zen. Ilintxa larogeiko hamarkadan urte gozoenak bizi zen hirugarren mailan hiru urtez ibili bait zen. Urolatarrek 92-98 urtetan maila horretan jolastu zuten. Azkenaldian Ilintxa lehen errejinalean dabil, eta Urolak Preferentea eta 1. errejinala tartekatzen ditu. Hala ere, maila berean urte askotan koinziditu dutelarik, derbi asko bizi dira. Aspaldiko urteetan norgeiagoka gogorragoak jolastu zuten zaletu pila bat aurrean, herrien ordezkaritza bezala ulertzen bait zen. Talde batetik baestera pasatzean traizio muduan hartzen zen.
Orain derbiak beste modu batean bizi da. Zaleen artean pasioa dago, baina ez dira “hil ala biziko partidak”. Jokalariak ere oso motibatutak daude, lesionatutak egon arren. Bi taldeko jokaleriak elkar ezagutzen dira, parrandetan ere elkarrekin ibiltzen dira, eta beraien arteko pike “osasuntsua” dago eta kiroltasunez jolasten dute. Bi taldeen zaleak ere harreman berdinekin normaltasunez elkarrekin nahasten dira. Eta bi taldeko zuzendaritzak harreman oso onak dituzte.
Talde bakoitzak bere herriko semeekin hornitzen dira, beraz ez dago ingerenziarik eta bakoitzak bere lana lasai aurreran eramaten du. Azken aspektu honek alde negatiboa du: etxekoekin aritzeak lehen errejionalean jolastera eraman bait gaita. Preferente mailan talde askok bere herritik kanpoko jokalariekin jolasten ari dira, eta horien artean Legazpi, Urretxu eta Zumarragako mutilak daude. “Beste taldeentzat lana ere egiten ari gara, gaitzerdi!”.
Legazpi aldetik Héctor Díez eta Andoni Pastriain Athletic-en daude, eta Ander Mendoza etas Iker Agirre Eibarren. Zumarraga eta Urretxutik, aldiz, Xabier Jorge, Mikel Balentziaga eta Daniel García Errealean dituzte, Oscar Martín Sestao Riverren eta Alberto Alejandro Logrotes CFen. Aipatutako jokalari horiek kenduta, bi lehen taldeak elkartuz gero talde indartsu bat osatuko litzateke, hirugarren mailan jokatzeko modukoa. Hala ere, elkartzearen eztabaida hau jarraituko da beti, talde bakoitzan bere nortasunasunarekin jarraitu nahi duelako.

Babesle nagusiak