Goiherriko hitza-zumarraga.- Urolak bana berdindu du Elgoibarren aurka, partida osoan irabazten joan eta gero. Esnalek sartu zuen etxekoen gola (45’). Protagonista epailea izan zen. Partidaren azken minutuetan hartu zituen erabakiak Urola taldearen kalterako izan ziren: lau minutu pasauta Caballerori bigarren txartel horia erakutsi zion aldageletara bidaliz, eta Elgoibarrek luzapenean (9´ pasauta) lortu zuen berdintzea. Beraz, azken hau ikusita, bai jokalariak bai zaletuak epailearekin oso haserre gelditu ziten. Berdinketa honekin igotzeko aukerak murrizten dira. Nahiz eta hirugarren postuan jarraitu, sailkapenaren lehenengo bi taldeak (Amaikak Bat eta Roteta) gero eta urrutiago daude (emaitza hobeagoak lortu bait zituzten). Urolarentzat larunbateko partida final bat zen eta bukaeran lortutako emaitzarekin zailagoa da igoeraran ametsa. Partidan ez zen izan ikusteko polita. Baloia zelaiaren erdikaldean ibili zen gehienbat. Agian, urolatarrak lehen zatian menperatu zuen partida, baina partidaren bukaeraldean elgoibartarrek gehiago saiatu ziren. Hurrengo partida Bergara taldearen kontra izango da bere etxean (sailkapenean puntu berdinak ditu urolakoekin konparatuta.
Emakumezkoek bana egin dute, eta jubenilek 4-3 galdu. Kadeteek igoera fasean tinko jarraitzen dute eta 5-1 Amaikak Bat taldeari irabazi ondoren lehen postuan daude. Haur ohorezko mailako taldeak Anaitasunari 3-2 ere gailendu zion Argixaon.