Ondo sailkatuta ekin dio Urolaren lehen futbol taldeak Ligado bigarren itzuliari.

Urolaren lehen taldeak indartsu ekin dio lehenengo Erregionaleko futbol ligado bigarren itzuliari, Argixaon Alegiko Intxurreri lau eta zero irabazita. Golak Ioritz Zufiriak Jon Ander Nuñezek, jubenila talde nagusiarekin debutean, Igor Caballerok eta Aitor Esnalek sartu zituzten. Esnalek bostgarren txartel horia ikusi zuen eta ez du hurrengo partida jokatuko.
Sailkapenean inguruko talde guztiek galdu edo berdindu ostean, bigarrena da Urola. “Hori ikusirik, gero eta argiago dugu helburua igotzea dela”, dio Iñaki Aranzadi entrenatzaileak; “baina era berean inoiz baino zailagoa da. Izan ere, lehen bost taldeen arteko tartea oso txikia da. Beste denboraldietan garai honetarako argitzen hasita egoten zen zer gerta zitekeen, baina kasu honetan aurrerago ikusiko dugu”. Dena den, taldea oso kementsu dagüela onartu du.
Emakumezkoek ere Arizmendiren kontra eroso lortu zuten garaipena, zero eta bost irabazita eta denboraldi txukunari jarraipena emanez. Jubenilek, ordea, bi eta hiru galdu zuten.