Argixaon jokatutako Iñaki Mendiluze “Txugi” omenezko txapelketa bi urte jarraian Osasunak eskuratu zuen. Nafarrak finala Alevesi irabazi zion zaspi eta bat emaitzarekin. Osasunako jokalari gazteek merecí zuten irabaztea, goiz osoen erakutsitako bere jokuagatik. Ligaxkako fasean Zarautzi (2-1) y Eibarri (3-0) irabazi zieten, eta Tolosaren aurka berdindu zuten (1-1). Erdifinaletan Errealeko Zubieta XXI taldeari menperatu zion (3-1) eta Final nagusian oso errez garaipena eskuratu zuten: lehen zatian ia erabakita utzi zuten 6-0 emaitzarekin.
Sailkapenaren bigarren tokian Alaves taldea gelditu zen. Nahiz eta finalean emaitza kazkarra jaso, txapelketa bikaina ere egin zuten. Ligaxka fasean Urola (4-0) eta Aloña Mendi (3-1) taldeen kontra garaipena eskuratu zuten eta Errealeko Zubieta XXI taldearen aurkako partida berdinketarekin bukatu zen (2-2). Erdifinaletan Tolosa taldea menperatu zuen (2-0).
Azkeneko sailkapena honela gelditu zen: Txapelduna Osasuna, bigarren Alaves, 4. Tolosa, 5. Zarautz, 6. Eibar, 7. Aloña Mendi eta zortzigarren sailkatua Urola taldea.
Urola taldearen jokalariak hauexek ziren: Aitor Burdaspar, Ander Maroto, Andoni Martínez, Asier Hernández, Cristian Defrutos, Eneko Alustiza, Eneko Ramos, Eneko Salvador, Iker Arratibel, Josu Otaegi, Imanol Martín, Unai Biain eta Unai Iriberri; eta talde honen entranatzaileak Iñaki Biain eta Juanjo Raton ziren. Taldea osatzen duten partaideak ondorengo hauek dire: Alex Granado, Ander Alustiza, Iker Altuna, Iker Mujika, Jon Etxezarreta, Jon Mendizabal eta Lander Seguin.
Urretxu-Zumarragako ordezkariak azken postuan gelditu arren, mailako puntako taldeen kontra jolasteko aukera polita izan zuten. Urola kirola elkarteak antolatzen duen txapelketa, Urretxu eta Zumarragako udaletxeen laguntzarekin, futbol jaia bat izan zen berriro, goiz hotza izan arren. Guztira 150 umeek parte hartu eta gozatu zuten. Txapelketa hau Aste Santuko klasiko bat bihurtzen ari da.
Bide batez, gipuzkoako futboleko jende ezagun batzuk topagune bilakatu zen Argixao; besteak beste: Juan Luis Larrea (gipuzkoako lehendakaria), Roberto Olabe eta Agustin Gajate (jokalari ohiak),…
Argixaotik irtetzen zen jendea (partaideak eta ikusleak) datorren urtean bueltatzeko gogoarekin joan ziren.