Eskualdeko derbia Argixaon larunbat honetan.

Urola Garaia eskualdeko derbian Urola eta Ilintxako jokalariek aurreko urteetan jolastu ziren norgehiagoka biziak eta girotutak berpiztu nahian jokatuko dute. Azpeitin bat eta zero galdu ondoren Urola taldeak etxean berriro jokatuko du sailkapeneko bostgarren postuan kokatutua. Berriro zaleen aurrean etxeko azken garaipena errepikatu nahi du (4-0 Intxurreren kontra). Ezin du utzi Amaikak Bat liderra bere aldea areagotu (hiru puntukoa).
Beste aldetik, Ilintxa taldeak hasi berri den urtearen arratxa positiboarekin jarraitu nahi du, ez bait du galdu oraindik: 1-1 Intxurrerekin Bikuñan, eta etxean ere garaipena Lagun Onak taldearen kontra 1-0)
Azken partidan Donostin Roteta taldearen kontra binako berdinketa lortu zuen, nahiz eta irabazteko merituak izan. Partida orekatua izan zen, eta donostiarrak epailearen laguntza izan zuten luzapenean. Rotetaren lehen gola penalti baten bidez etorri zen. Baina legazpiarrek atsedenaldian baino lehen berdinketa lortu zuten Igor-ren bidez. Bigarren zatian Ilintxa partida kontrolatzen hasi zen eta Gari-k jokaldi batean bigarren gola gauzatu zuen. Hortik aurrera partidazo epaileak nabarmentzen hasi zen hainbat erabakiak hartuz: Ilintxaren gol bat bertan behera utziz, eta luzapenean legazpiarren kontrako zalantzazko falta bat pitatuz eta jokalari bat kaleratuz. Falta horren ondoren jokaldi nahi batean berdinketa etorri zen.
Legazpiarrak sailkapeneko hamabigarren postuan daude jetsierako taldeak gertu izanik, baina taularen erdikaldea ere hiru puntutara dute.
Beraz, Urola eta Ilintxa taldeak larunbatean garaipenaren bila zelaiaratuko dira, bigarren itzulia ia osoa gelditzen dela jakinda eta akatsak konpontseko aukera dagoelarik.

Babesle nagusiak