Urolaren lehen taldeak Azpeitian utzi ditu puntuak

Urolak 1 eta 0 galdu du asteburuan Azpeitian Lagun Onak taldearen aurka, eta orain bosgarren da sailkapenean, goiko postuetan aldeak oso txikia izaten jarraitzen badu ere. Azpeitiarrek hamar jokalarirekin bukatu zuten partida, baina hala ere Urolak ezin izan zuen gainditu eta hiru puntuak han utzi zituen.
Lehen zatia bi talde paretsuak ibili ziren, baina gol aukera garbirik sortu gabe. Lagun Onak taldekoek falta bat ondoren bere gola sartu zuten bigarren zatiaren hogeigarren minutu aldean. Gola jaso ondoren, Urolako jokalariek jotake aritu ziren berdinketaren bila aukera asko sortuz, baina azkenean ez zuten gol batere ez lortu.
Emakumezkoen taldeak, ordea, 4 eta 2 irabazi zuten Argixaon Arizmendi taldearen aurka, Kopa txapelketan. Jubenilek 1 eta 0 galdu zuten Tolosan.

Babesle nagusiak